Euskararen nazioarteko eguna

Gaur da euskararen nazioarteko eguna. Une egokia da egunero euskara maite duten pertsonak gogoratzeko. Euskara ikasteko ahalegin pertsonala egiten ari direnei eskerrak emateko. Ni ere ari naiz. Badakit, beraz, milaka euskaldunek egin duten ahalegina nolakoa izan den. Askatasuna ez da euskararen edo euskal hiztunen arerioa. Aldiz, askatasunean oinarritzen diren jarrerak indartsuago diraute. Nahi nuke euskara eta askatasuna, bide beretik joanaz, elkar indar dezaten.
Gaur nahi dut Lizardiren poema ezaguna gogoratu:

Baina nik, hizkuntza larrekoa,
nahi haunat ere noranahikoa:
jakite-hegoek igoa;
soina zahar, berri gogoa;
azal horizta, muin betirakoa

6 comentarios

  1. Asun

    Oso ongi, Patxi!
    Ni euskara irakaslea naiz (Lorenen lankidea) eta asko poztu naiz zure euskara ederra irakurri ondoren.Bide horretatik nahi zaitut ikusi.

  2. Aitor

    Hola:

    Euskeraren alde lanean dabilzan pertsonei eskerrak emoteko edonoiz da une egokia ez gaur bakarrik. Hala ere, Patxi, testua zeuk bakarrik benetan idatzi badozu, zorionak, bazoaz aurrera apurka-apurka.

    Zalantzan nago, ordea, jarri dozun olerkia benetan ulertzen dozun.

    Unamunoren ustez, euskerak ez eukan gaur eguneko hizkuntza izateko gaitasunik, ez zan egokia goi mailako zientzia edo literaturarako. Lizardik, aldiz, bestelako ustea eukan eta olerki horretan bikain azaltzen dau.

    Noranahikoa, jakite-hegoek igoa… Zer eskatzen dau horrek? Bere erabilera bultzatu eta indartu behar dala, hezkuntzan, komunikabideetan, dendetan, kalean… nonahi. Horretarako behar diran neurriak bultzatzeko prest zagoz?

    Agur.

  3. kepunkepan

    Ez dakit nork esaten zuen, baina euskara bultzatzea ez da hizkuntza ikastea, baizik eta erabiltzea… eta urteak egun asko ditu

  4. Jejeje, estoy aprendiendo Euskera (cuando lo maneje, iré a por el gallego y el portugués), que me apetece a mi, aprender todas las lenguas de la península :D

    Estoy pensando, en gustos musicales, como no conozco mucho de lo que sueles poner, pues no te comento, pero no recuerdo haberte visto poner nunca canciones en euskera ¿no te gusta la música de tu tierra? vamos, tampoco de grupos o solistas vascos, aunque canten en castellano (aunque no he visto todo el blog, claro y quizá me equivoque)…

    ;)

  5. Zergatik murriztu dira euskararen aldeko diru-laguntzak?? Espainiar banderak jartzeko?? (IRALErako %8’86 jaitsi dute aurrekontua). Zilegia ez den gobernu batek jarriko dizkio oztopoak euskarari?

Deja aquí tu comentario