Gaur da euskararen nazioarteko eguna. Une egokia da egunero euskara maite duten pertsonak gogoratzeko. Euskara ikasteko ahalegin pertsonala egiten ari direnei eskerrak emateko. Ni ere ari naiz. Badakit, beraz, milaka euskaldunek egin duten ahalegina nolakoa izan den. Askatasuna ez da euskararen edo euskal hiztunen arerioa. Aldiz, askatasunean oinarritzen diren jarrerak indartsuago diraute. Nahi nuke euskara eta askatasuna, bide beretik joanaz, elkar indar dezaten.
Gaur nahi dut Lizardiren poema ezaguna gogoratu:

Baina nik, hizkuntza larrekoa,
nahi haunat ere noranahikoa:
jakite-hegoek igoa;
soina zahar, berri gogoa;
azal horizta, muin betirakoa